Ekainaren 5eko herri galdeketa

3.195 pertsonek eman dute boza, 17:00ak bitartean

Uztarria.eus 2016ko eka. 5a, 19:30

17:00ak arte, 2.887 pertsonek eman dute botoa gaur, ekainak 5, Hitzartuk independentziaz egin duen herri galdeketan. Horiei aurrez emandako 363 botoak gehituta, guztira 3.195 pertsonek hartu dute hitza, oraingoz. Zentsuaren %26,31ak, hain zuzen.

Hauteslekuak 20:00ak arte izango dira zabalik. Behin hauteslekuak itxitakoan jakinaraziko dituzte azken parte-hartze datuak. Herri galdeketaren emaitzak 21:30ean jakinaraziko dituzte, eta orduan egingo dituzte egunaren balorazioak Hitzartuko kideek. 

Aldaketak egitarauan

Arratsalderako prestatuta zegoen egitaraua aldatu da, eta honakoa da eguneratutakoa:

20:15etan: Itziarren semeaken kontzertua

21:30ean: emaitzak eta balorazioa. Ondoren, abestia.

22:00etan: Verraterren kontzertua.