Espainiako bandera kendu eta ikurrina jarri dute udaletxean azpeitiar bizardunek

Uztarria.eus 2016ko mai. 31a, 15:31

Urtarriletik udaletxeko etxaurrean zegoen Espainiako bandera kendu dute bizardunez mozorrotutako hiru pertsonek, eta haren ordez ikurrina jarri dute. Ekainaren 5ean Hitzartuk independentziaz egingo duen herri galdeketara begira, ikurrinak balkoian jartzeko deia egin zuten hainbat herritarrek joan den astean; egitasmo horren harira jarri dute azpeitiar bizardunek ikurrina udaletxean. Espainiako bandera kendu zuten uneko bideoa da hau, independentziaren aldeko Azpeitiko gazteen asanbladak egindakoa.

Ez da bizardunak Azpeitian ikurrina jartzen duten lehen aldia. 2013ko uztailean Gaztetxeko urteurreneko baltsa jaitsieran ere ikurrina eskegi zuten, ibaiaren alde batetik bestera.