Ostegunean izango da Sanjuandegiko Barraka Eguna

Uztarria.eus | Festak
2016ko mai. 31a, 12:08

17:00etatik 21:00etara bitartean buelta bakoitzeko euro bat ordainduta barraka guztietan ibiltzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek.

Sanjuandegiko festak direla eta, ostegunean, ekainak 2an, haurren barraka eguna izango da auzoan. Horrela, haur eta gaztetxoek barraka guztietan ibili ahal izango dute buelta bakoitzeko euro bat ordainduta, 17:00etatik 21:00etara bitartean.

Joan den zapatuan, maiatzaren 28an, hasi zen festa giroa Sanjuandegin, Umeen Egunarekin. Gaur, asteartea, jarraituko dute festetarako prestatu duten egitarauarekin, eta inklusibitatea gai hartuta, 21:00etan antzerkia eskainiko dute Xanti Agirrezabalak eta Telmo Iruretak, Izaro tabernaren aurreko plazatxoan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu