Jakinarazi dute aurtengo saninazioetako zezenketetako kartela. Aurtengo zezenketak uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean izango dira, eta iaz izan ziren ganadutegi bereko zezenak toreatuko dituzte: Cuadri (Huelva, Andaluzia, Espainia), Ana Romero (Cadiz, Anzaluzia, Espainia) eta Pedraza de Yeltes (Salamanca, Espainia) ganadutegietakoak.
Uztailaren 30ean Ana Romero ganadutegiko zezenekin arituko dira Juan Bautista, Daniel Luque eta Borja Jimenez toreatzaileak. Bigarrengo zezenketan, uztailaren 31n, Paulita, Sergio Serrano eta Perez Mota toreatzaileak arituko dira eta Ana Romero Cuadri ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte. Hirugarren zezenketa eta azkena, abuztuaren 1ean izango da, eta Curro Diaz, Manuel Escribano y Joselito Adame Pedraza de Yeltes ganadutegiko zezenekin.