Umeen eguna ospatuta, hasi dira festetarako motorrak berotzen Sanjuandegin

Uztarria.eus | Festak
2016ko mai. 30a, 12:05

Gainean dira Sanjuandegiko festak, baina dagoeneko jai giroa hasi da auzoan. Izan ere, joan den zapatuan Umeen Eguna ospatu zuten Sanjuandegin eta 200 haur eta gaztetxo inguruk hartu zuten parte egun osoko festan. Jolasak, aurpegi margoketa, bazkaria eta hainbat ekimen egin zuten arratsaldea bitartean. 

Bihartik aurrera egongo da zer egin eta zer ikusi Sanjuandegin, festetarako prestatu duten egitarauaren bueltan. Bihar antzerkiaren txanda izango da, Xanti Agirrezabala eta Telmo Iruretaren eskutik. Antzerkiak irauten duen bitartean, zeinu bidezko itzulpena egongo da. Hemen egitaraua osorik: 

Maiatzak 31, asteartea

  • 21:00. Antzerkia, Xanti Agirrezabalaren eta Telmo Iruretaren eskutik, Izaro aurrean (zeinu bidezko itzulpena egongo da).

Ekainak 1, asteazkena

  • 21:00. Bertso afaria, Unai Agirrerekin eta Maialen Lujanbiorekin, Baigera II-n.

Ekainak 2, osteguna

  • 19:00. Pintxo-poteoa.
  • 21:00. Iluntze musikatua: Atropa Belladone eta Lain, Garoa eta Jim Clarck kanpoan.
  • 22:00. Mus Txapelketa, Ongi Etorri erretegian.

Ekainak 3, ostirala. Gazte Eguna

  • 09:00. Gosaria eta auzolana.
  • 18:30. Herri galdeketaren aldeko mosaikoa.
  • 19:00. Ongi etorri, Mantangorri!
  • 19:05. Erraldoien kalejira, musika eskolako trikitilariekin.
  • 21:00. Gazte afaria.
  • 22:00. Aretoko dantzak Jose Mari Orbegozorekin eta sabel dantza.
  • 23:00. Kontzertuak: Ezten, The Friday's Crew eta Erokomeri.
  • 02:00. Herriko DJ-ak txosnan: Xugua, Josu_u eta Hussabier.

Ekainak 4, zapatua. Auzo Eguna

  • 10:00. Judo erakustaldia.
  • 12:30. Bandaren kontzertua.
  • 14:00. Triki-pintxo-poteo elegantea.
  • 15:00. Auzo bazkaria.
  • 17:00. Auzoko IV. Trikiti Txapelketa.
  • 19:00. Buruhandiak eta RKR elektrotxaranga.
  • 21:00. Parrillada.
  • 21:00. Kontzertua karpan: Marmok (instrumentala).
  • 23:00. Kontzertuak: Autobus Magikoa eta Arkada Social.
  • Karpan gaupasa, DJ Elepunto.

Ekainak 5, igandea. Herri galdeketa Eguna

  • 05:00. Guatekea.
  • 06:00. Goxatu txokolateaz!
  • 08:00. Astindu gorputzak zumban!
  • 08:30. Gaupasero argazkia eta kalejira bozkatzera!
  • 09:00. Salda badago!
  • 12:00. Dantzari txikiak.
  • 16:00. Zezen txikiak.
  • 18:30. Herri kirolak.
  • 20:00. Agur Mantangorri!

Ekainak 10, ostirala

  • Zinea aire librean: Pippi Langstrumpf.

Ekainak 11, zapatua

  • 11:00. Txirrindulari proba.

Ekainak 12, igandea

  • 11:00. Sahararen Aldeko II. Lasterketa Solidarioa.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu