Atutxa II.ak irabazi du Urrezko Aizkolari Banakako Txapelketa

Uztarria.eus 2016ko mai. 30a, 12:03

Joan den zapatuan, maiatzak 28, jokatu zen Urrezko Aizkolari Banakako Txapelketa Eusko Label Sari Nagusiko finala Izarraitz pilotalekuan, eta Aitzol Atutxa Atutxa II.ak jantzi zuen txapela. Lan guztiak amaitzen aurrena izan zen, 23 minutu eta 31 segundoko denbora eginda.  Azken bost urteetan txapeldunorde izan ostean, aurtengoan, seigarrengoan, lortu du Atutxa II.nak txapeldun izatea. Bi minuturen aldea atera zion Xabier Orbegozo Arria V.a-ri; 2 minuto eta 50 segundora amaitu zituen lanak Jon Rekondok, eta 3 minutu eta 34 segundora Eneko Otañok.

Gazteen mailan, Eneko Saralegik egin zuen denborarik onena. Bestalde, Xanta Sousa lesakarrak 50 kiloko txinga-erutean marka ezarri zuen lehen aldiz, emakumeen mailan. (Argazkia: @egurre_egurre).