Itsasiko gaztetxoen emanaldia izango da bihar, Sanagustinen

Uztarria.eus 2016ko mai. 27a, 13:11
Iazko Itsasi eguneko argazkia.

12:00etan hasiko da jaialdia, eta ikasturtean zehar ikasitako hainbat euskal dantza oholtzaratuko dituzte.

Bihar, zapatua, dantza emanaldia eskainiko dute Itsasi Euskal Kultur Taldeko gaztetxoek Sanagustin kulturgunean, 12:00etan hasita. Bertan ikasturtean zehar ikasitako hainbat euskal dantza oholtzaratuko dituzte 5 eta 12 urte bitarteko ikasleek, eta biharko jaialdiarekin emango diote amaiera ikasturteari. 45 minutu inguruko iraupena izango du jaialdiak.