Jarri dute gurutzea Erlon

Uztarria.eus 2016ko mai. 27a, 13:01

2014ko abenduaren 31n desagertu zen Erloko gurutzea, eta orduz geroztik ez da gurutzerik izan bertan. Egun hartan, mendira joan ziren mendizale batzuk konturatu ziren gurutzea falta zela, eta orduan eman zuten desagerpenaren berri. Lagun Onak Mendi Bazkunak ekintza hura salatu zuen. Urtebeteren ostean, asteazkenean jarri zuten berriro gurutzea Erlon.