Ruben Aranburuk eta Maite Etxezarretak irabazi dute Hartu Trena Eguneko krosa

Uztarria.eus 2016ko mai. 21a, 13:44

Bost kilometroko kros herrikoiarekin hasi da, 11:00etan, Hartu Trena Egunaren egitaraua. 180 lagun atera dira korrika, bero handiari aurre eginez eta ikusleen txalo artean. Ruben Aranburu (00:16:20) eta Maite Etxezarreta (00:19:33) azpeitiarrak izan dira irabazleak. Aitor Madrazok (00:16:46) eta Jokin Letek (00:16:56) osatu dute gizonezkoen podiuma; eta Nora Orbegozok (00:20:59) eta Maitane Aizpuruk (00:21:19) emakumezkoena.

Ikusi jarraian, Hartu Trena Eguneko krosaren sailkapen osoa.

Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde eta dispertsioaren kontrako egunaren hurrengo hitzordua herri kirolekin izango da, 12:30ean, plazan. Hau da Hartu Trena Egunaren gainerako egitaraua:

  • 14:00. Herri bazkaria, Berdura plazan.
  • 16:00. Mus Txapelketa Azkarra, Berdura plazan.
  • 16:30. Umeen gunea, plaza Nagusian. Marrazketa, ikuskizunak, jolasak...
  • 19:30. Manifestazioa, plazatik abiatuta, Dispertsioarekin amaitzeko, hartu trena. Euskal presoak, Euskal Herrira! lelopean.
  • Ondoren, Skandalue elektrotxaranga kaleetan zehar.
  • 23:00. Kontzertuak, plaza Nagusian: Ezten eta Gozategi.

Egun guztian zehar txosna egongo da herriko plazan.