Ordutegi eta ibilbide aldaketak izango dira Azkoitia-Donostia autobus linean maiatzaren 14tik aurrera

Uztarria.eus 2016ko mai. 9a, 11:53

Donostiako sarrera-irteera guztiak Antiguotik egingo ditu autobusak eta Askatasunaren hiribideko geltokia autobusera igotzeko bakarrik izango da, Azkoitarako noranzkoan. Linearen ibilbidea Donostiako autobus geltoki berrian bukatuko da. Ordutegian ere aldaketak izango dira.

Aldaketak izango dira datorren larunbatetik, maiatzak 14tik, aurrera Azkoitia-Donostia autobus lineako ordutegian eta ibilbidean.

Ibilbideari dagokionean, Donostiara doazen eta handik datozen autobus guztiak Antiguotik sartu eta irtengo dira. Bestalde, Askatasunaren hiribideko geltokia autobusera igotzeko bakarrik izango da, Azkoitarako norabidean. Larunbatetik aurrera, gainera, Donostiako autobus geltoki berrian bukatuko da linearen ibilbidea. 

Azkoititik Donostira doazen autobusen ordutegiak ere izango ditu aldaketak. Astelehenetik ostiralera, lehen autobusa bost minutu beranduago, 05:55ean, irtengo da Azkoititik. Horrez gain, honako orduetan irtengo dira autobusak Azkoititik: 06:20, 06:50, 07:20, 07:50, 08:50, 09:20, 09:50, 10:20, 11:20, 12:20, 12:50, 13:20, 14:20, 14:50, 15:20, 15:50, 16:20, 17:20, 17:50, 18:20, 18:50, 19:50, 20:50.

Donostiako geltokitik irtengo diren autobusak honako ordutegia izango dute: 06:35, 07:30, 08:00, 08:30, 09:00, 09:30, 10:30, 11:00, 11:30, 12:00, 13:00, 14:00, 14:30, 15:00, 16:00, 16:30, 17:00, 17:30, 18:00, 19:00, 19:30, 20:00, 20:30, 21:10, 22:10. 

Larunbatetan, 06:20an hasita, orduero irtengo dira autobusak Azkoititik Donostira. azken autobusa 21:20an izango da. Donostiatik Azpeitira ere orduero izango dira autobusak, 08:00etatik 23:00etara.

Igande eta jai egunetan, ordutegia honakoa izango da: Azkoititik Donostiako autobusak, 07:20, 09:20, 11:20, 13:20, 14:20, 15:20, 16:20, 17:20, 18:20 eta 20:20etan izango dira. Aldiz, Donostiatik Azkoitiranzkoak honako ordutegia izango dute: 09:00, 11:00, 13:00, 15:00, 16:00, 17:00, 18:00, 19:00, 20:00 eta 22:00.