Erabaki Fest!-ek zuzeneko musikarekin bete ditu Azpeitiko tabernak

Uztarria.eus | Kultura
2016ko api. 30a, 21:20

Goizeko kontzertuak eta kalejirak bukatuta atsedenerako tarte handiegirik gabe, 17:00etatik aurrera Erabaki Fest!-ek jarraipena izan du herriko tabernetan. Etxe-Zurin eta Oñatzen kontzertu bana, eta bina Pikuan eta Orkatzen; bata bestearenn atzetik, independentziaren gaineko herri galdeketari babesa emanez antolatutako jaialdian.

Verraterrekoak izan dira arratsaldeko emanaldi ilara ireki dutenak, eta Trini Fox, Segabathor, LS Senghor, Ezten eta Jotakie etorri dira gero. Gaur egungo taldeak eta aspaldian utzita zeudenak, eskaintza bakarrean. Giro ederra izan da kontzertuetan, eta bikaina izatea espero da gauekoetan ere, Sanagustin kulturgunean. 22:30etik aurrera, E12ko galdeketaren aldeko abestia (Hitza, erabakitzeko giltza) zuzenean aurkeztuko dute bertan, eta Tiobibo, Legen Beltza, Fundiziyue eta Egurra ta Kitto taldeak ere igoko dira oholtzara.

(Argazkiak: HITZARTU)

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu