'Trumbo' eta 'El libro de la selva' filmak ikusgai asteburuan, Soreasun

Uztarria.eus 2016ko api. 29a, 12:25

Trumbo eta El libro de la selva filmak izango dira ikusgai zapatutik astelehenera bitartean Soreasu antzokian. Zapatuan Trumbo emango dute, 22:00etan hasita. Igandean, maiatzak 1, El libro de la selva izango da ikusgai, 16:30ean. Bestalde, Trumbo eskainiko dute 19:30ean. Astelehenean, ikusleen egunean, berriro eskainiko dute Trumbo pelikula, 21:30etatik aurrera.

Trumbo pelikulak Dalton Trumbo gidoilariari gertaturikoa kontatzen du. Espartako eta Oporrak Erroman filmetan parte hartu zuen besteak beste, baina 1940an gidoilari lanak uztera behartu zuten komunista izatea egotzita.

El libro de la selva filma, Rudyard Kipling idazlearen eleberriaren adaptazio berri bat. Mowgli, otsoek hezitako umearen abenturazko istorioa da.