Azpeitia eskuzko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan izango da aurten ere

Uztarria.eus 2016ko api. 28a, 14:37
Pilotariak Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako finalaren ostean.

Maiatzaren 22an jokatuko dute pilota txapelketako lehengo partida azpeitiarrek. Zuzenean final zortzirenetan sartuko dira lehian Ilunpeko pilotariak, eta aurreko kanporaketan Bergara eta Lasarte-Oriaren arteko partidan irabazten duena izango dute aurkari. 

Atzo, asteazkena, aurkeztu zuten Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa Donostian, eta aurten ere, Azpeitiko Ilunpe Pilota Elkarteko ordezkariak parte hartuko dute eskuzko txapelketan.

Maiatzaren 8an, ostirala, izango dira joaneko lehen partidak eta maiatzaren 15ean itzulerakoak. Azpeitiko taldea, baina, zuzenean pasatu da final zortzirenetara, zozketak horrela erabakita. Momentuz ez dakite zein izango den Azpeitiko taldearen aurka lehiatuko den taldea. Izan ere, lehen kanporaketan Bergara eta Lasarte-Oria artean jokatutako partidetan erabakiko da azpeitiarren aurkaria zein izango den. 

Lehen partida, etxetik kanpo jokatuko dute Ilunpeko ordezkariek, maiatzaren 22an. Itzulerako partida, aldiz, maiatzaren 29an izango da, Frontoi Txikin. Txapelketako finala uztailaren 3an izango da. 

Iaz, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa irabazi zuten azpeitiarrek laugarrenez. Horrenbestez, Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako finalera iritsi ziren, eta orduan ere txapeldun izan ziren Ilunpeko pilotariak.

Herriartekoan, kadete, jubenil eta senior mailako bikote banarekin lehiatzen dira parte hartzen duten herriak.