'Astindu adina!' astea antolatu dute, adineko herritarrak "bizimodu aktibo eta osasuntsura" gerturatzeko

Uztarria.eus 2016ko api. 27a, 16:23

Jarduera fisikoa, elikadura eta emozio afektiboa ardatz hartuta, ekimen ezberdinak antolatu dituzte maiatzaren 2tik, astelehena, maiatzaren 6a, ostirala, bitarterako. Hitzaldiak, bolo eta toka txapelketa, tailerrak eta bizikleta irteera izango dira, besteak beste. 

Adineko azpeitiarrei "bizimodu aktibo eta osasuntsuagoa" izaten laguntzea du helburu Azpeitiko Udalak, eta horren harira antolatu dute Astindu Adina! astea. Bizimodu aktiboa izatea "denontzat ona" dela esan du Estitxu Elduaien zinegotziak, eta horregatik ohitura osasungarriak hartzera gerturatu nahi dituztela adineko herritarrak. "Badira urte batzuk bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzeko egitasmoak martxan jartzen hasi ginenetik. Horren adibide dira Azpeitibili plana eta adinduek erorketak saihesteko antolatutako saioak", azaldu du Elduaienek. Aurten, baina, "pauso bat gehiago eman" eta aste osoko egitaraua prestatu dute, helburu berdinarekin: adineko herritarrak bizimodu aktibo eta osasuntsura gerturatzea. 

Egitaraua osatzeko, herriko hainbat eragilerekin elkartu da Udala, "ahalaik eta egitarau zabalena osatzeko". Hori horrela, ekimenak prestatzen lagundu dute Urola eskualdeko Osasun Publikoa bulegoak, Baigera elkarteak, Eliku Zentroak, Sanagustin kulturguneak, Idoia Aramendi masajistak, Aitzaki kirolak, anbulatorioak eta Azkune frutadendak. 

Hemen Astindu adina! asteko egitaraua:

Maiatzak 2, astelehena: 

  • Goizean doako sarrera igerilekura eta fitness gelara. Horretarako pentsionista txartela erakutsi beharko da. Eguneko zentroan mobilitate-saioa, begiraleak gidatuta, bertako erabiltzaileentzat.
  • 10:00-12:00: Hitzaldia eta praktika: Diabetesa. Ondorioak. Jakien konbinaketa osasuntsua, oinen zainketa, oinetako egokiak. Baigerako 4. solairuan izango dira. 

Maiatzak 3, asteartea:

  • Goizean doako sarrera igerilekura eta fitness gelara. Horretarako pentsionista txartela erakutsi beharko da. Eguneko zentroan mobilitate-saioa, begiraleak gidatuta, bertako erabiltzaileentzat.
  • 10:00-11:30: Bolo eta Toka txapelketa Garmendipen.
  • 15:30-16:30: Masaje-tailer praktikoa Baigerako 4. solairuko gela txikian. Gehienez 12 pertsonak har dezakete parte.

Maiatzak 4, asteazkena:

  • Goizean doako sarrera igerilekura eta fitness gelara. Horretarako pentsionista txartela erakutsi beharko da. Eguneko zentroan mobilitate-saioa, begiraleak gidatuta, bertako erabiltzaileentzat.
  • 10:00-11:00: Masaje-tailer praktikoa Baigerako 4. solairuko gela txikian. Gehienez 12 pertsonak har dezakete parte.
  • 16:00-17:30: Zer egin bihotz-parada baten aurrean? Tailer praktikoa. 

Maiatzak 5, osteguna: 

  • Goizean doako sarrera igerilekura eta fitness gelara. Horretarako pentsionista txartela erakutsi beharko da. Eguneko zentroan mobilitate-saioa, begiraleak gidatuta, bertako erabiltzaileentzat.
  • 10:00-11:30: Ibilaldia: Ezkerretegin hasi, Otola, Olatz, Loiola eta Garmendipetik igaro eta plazan amaituko da. Ondoren, hamaiketako osasuntsua Sanagustinen.

  • 16:30-18:00: Ipar-Martxa bastoiarekin. Tailer praktikoa: Bastoiak zergatik eta nola erabili?

Maiatzak 6, ostirala:

  • Goizean doako sarrera igerilekura eta fitness gelara. Horretarako pentsionista txartela erakutsi beharko da. Eguneko zentroan mobilitate-saioa, begiraleak gidatuta, bertako erabiltzaileentzat.
  • 10:00-12:00: Erorketak saihesteko tailerra, Baigerako 4. solairuko gela handian. Amaitutakoan, hamaiketako osasuntsua Sanagustinen.
  • 10:00-12:00: Bizikleta irteera (Lasao, Azkoitia, Azpeitia). Ondoren, hamaiketako osasuntsua Sanagustinen. Bizikleta ez duenak, aldez aurretik erreserba egin dezake, doan, telefono honetara deituta: 943150738. Kaskoa derrigorrezkoa da. 
  • 12:00-13:00: Bizikleta elektrikoak probatzeko aukera plazan. 

Izen-ematea

Tailerretan izena emateko epea ostiralean, apirilak 29, amaituko da. Baigeran edo udaletxeko Gizarte Zerbitzuen sailean eman daiteke izena, edo honako telefono zenbakietara deituta: 943815171 (Baigera) eta 943157192 (Gizarte Zerbitzuen Saila). Tailerretara arropa erosoa eramatea eskatzen da.