Espainiako Kick Boxing Txapelketa jokatuko du Ainara Torviscok asteburuan

Uztarria.eus | Kirolak
2016ko api. 27a, 12:43

Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean jokatuko du txapelketa Sevillan. Iaz txapeldun izan zen Torvisco Espainiako kick boxing txapelketan. 

Ainara Torvisco, iazko Espainiako txapelketako domina eskutan.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Ainara Torvisco azpeitiarrak Espainiako Kick Boxing txapelketa jokatuko du asteburuan, apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean, Sevillan (Espainia). 

Joan den apirilaren 9an jokatu zuen Euskadiko Kick Boxing Txapelketa Ainara Torviscok eta jokatutako borrokaldi guztietan nagusitu ondoren lortu zuen Espainiako txapelketarako txartela. 

Aurtengoa ez da txapelketa hori jokatuko duen lehen aldia. Iaz txapeldun izan zen Torvisco kick boxing-eko Espainiako txapelketan, eta horren harira, harrera egin zion Udalak. Uztarriak elkarrizketa egin zion 2015eko abuztuko aldizkarian

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu