Saninazioetako zezenketetako hainbat xehetasun jakinarazi dituzte

Uztarria.eus 2016ko api. 27a, 13:08

Uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean izango dira aurten zezenketak. Iaz gisan, zezenketetan ikusi ahal izango diren zezenak Cuadri, Ana Romero eta Pedraza de Yeltes ganadutegikoak izango dira. Joan den urtean aritu ziren hainbat toreatzaile ere izango dira aurtengo zezenketetan.

Iazkoen hari berdinetik datoz aurtengo Saninazioetako zezenketak. Ganadutegiez gain, hainbat toreatzailee ere itzuliko baitira Azpeitiko zezen plazara. Uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean izango dira aurten zezenketak.

Aurtengoan ekarriko dituzten zezenak Cuadri (Huelva, Andaluzia, Espainia), Ana Romero (Cadiz, Anzaluzia, Espainia) eta Pedraza de Yeltes (Salamanca, Espainia) ganadutegietakoak izango dira. Joan den urteko ganadutegi berdinetakoak, alegia.  

Cuadri ganadutegiko zezenak toreatuko dituzten toreatzaileak iazkoak izango direla jakinarazi dute: Paulita, Sergio Serrano eta Perez Mota. Bestalde, azaldu dute Azpeitian arituko direla Curro Diaz eta Victor Barrio toreatzaileak. Azken hori herrian arituko den lehen aldia izango da aurtengoa. Curro Diaz, aldiz, 2009an izan zen azken aldiz toreatzen Azpeitiko zezen plazan. 

Oraindik ez dituzte hiru zezenketetako toreatzaileak jakinarazi, zezenketen egitaraua guztiz zehaztu gabe baitute.