Miren Etxezarreta: "Pentsioen alde borrokatu behar dugu desagertu ez daitezen"

Urola Kostako Hitza 2016ko api. 19a, 19:51

Miren Etxezarreta ekonomialaria eta gizarte aktibista da, hitzaldiak emango ditu Azpeitian (ostegunean, 19:00etan, Sanagustinen) eta Zarautzen (ostiralean, 18:30ean, Antonianon).

Miren Etxezarreta (Ordizia, 1936) ekonomialaria eta gizarte aktibista da. Aste honetan bertan bi hitzaldi emango ditu pentsioen etorkizunaz eta prekarietateaz eskualdean: Azpeitian, ostegunean (apirilak 21), 19:00etan, Sanagustin kulturgunean, Elkar-ekin, Baigera eta Duintasunak antolatuta. Zarautzen, berriz, ostiralean (apirilak 22), 18:30ean, Antonianon, Duintasunak antolatuta.

Herritarren artean zabalduta dago etorkizunean pentsioentzat dirurik egongo ez denaren ustea. Beldur hori erreala edo sortua da?

Gizartean beldurra sortzeko zabaldu den mezua da hori. Horren atzean finantza interesak daude, baina ez da Espainiara soilik mugatzen, munduko finantza sistemak bereganatu nahi ditu pentsio publikoen fondoak pentsio pribatuetarako. Horretarako, aspaldi Munduko Bankuak operazio bat jarri du martxan etorkizunean pentsioetarako dirurik egongo ez denaren ideia gizartean zabaltzeko. Nahita sortutako beldurra da.

Baina, erreala al da? Etorkizunean pentsioak egongo al dira?

Hori gure esku dago. Guk esaten badugu ez dela pentsioentzat dirurik egongo, ez ditugu kobratuko; baina, argi badugu pentsioentzat dirua egon daitekeela eta mobilitzatzen bagara kobratuko ditugu. Egun ditugun eskubide sozialak ez dizkigute oparitu, borrokatuta irabazi ditugu, tartean pentsioa. Hori oso eskubide erakargarria da finantza kapitalarentzat, eta desagerrarazten saiatzen ari dira, herritarrek pentsio pribatuak egiteko. Dagoeneko jaisten ari dira pentsioak, beraz horien alde borrokatu behar dugu ez desagertzeko.

Elkarrizketa osoa irakurtzeko, joan Urola Kostako Hitza-ren webgunera.