Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko argazkien erakusketa ikusgai da Sanagustinen

Uztarria.eus 2016ko mar. 29a, 20:53

Irekiera ofiziala gaur 20:00etan izango bada ere, dagoeneko ikusgai dago Sanagustin kulturgunean Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko argazkiekin osatutako erakusketa. Aurten apirilaren 16an jokatuko den lasterketaren antolatzaileek Azpeitiko Argazki Elkartearekin elkarlanean antolatu dute erakusketa, Azkoitia-Azpeitia Kulturala egitasmoaren barruan. 26 irudirekin osatu duten erakusketan edizio ezberdinetako momentuak ikus daitezke. Apirilaren 18an bukatuko da erakusketa.