Arkada Social eta Shock Wavesen kontzertuetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2016ko mar. 18a, 16:13

Arkada Social taldearen herria zein den esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. Arrasate da erantzun zuzena, eta Ainhoa Artetxek eta Unai Urbizuk sarrera bana eskuratu dute.

Arkada Social eta Shock Waves taldeen kontzertua izango da bihar, zapatua, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita, eta Uztarriak kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean. Sarrera bana eskuratu dute Ainhoa Artetxek eta Unai Urbizuk.

Arkada Social taldearen herria zein den esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte-hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Arrasate da erantzun zuzena. Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.