Arkada Social eta Shock Wavesen kontzertuetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2016ko mar. 16a, 12:06
Arkada Social. (Mauka)

Sarreren zozketan parte hartzeko Arkada Social taldearen herria zein den esan beharko dute bazkideek. Erantzuna ostiraleko 11:00ak baino lehen bidali behar da uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostiralean bertan egingo du zozketa Uztarriak.

Arkada Social eta Shock Waves taldeek kontzertuak eskainiko dituzte zapatuan, martxoak 19. Uztarria Komunikazio Taldeak kontzertuetarako bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Kontzertuak 23:00etan hasiko dira, Sanagustin kulturgunean.

Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nongoa da Arkada Social taldea?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Ostiraleko 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.eus-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Salgai daude kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean edo interneten. Sarrera aurrez zortzi euro ordaindu beharko da; egunean bertan, berriz, hamar euro. 

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.