30 zuhaitz inguru landatu dituzte Zuhaitz Egunean

Uztarria.eus 2016ko ots. 29a, 14:19

Atzo, igandea, Zuhaitz Eguna ospatu zuten Landetako industrialdean. Egitasmo horren bueltan 30 zuhaitz inguru landatu zituzten herriko ikastetxeetako haurrek, Kimu Bat lorezaintza dendakoen laguntzarekin. Talde txikietan banatu ziren zuhaitz mota ezberdinak landatzeko. Pagoa, haritza, lizarra edota artea landatu zituzten, besteak beste. Lanak bukatutakoan, hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango zuten parte hartzaileek.

Azpeitiko Udalak eta Ingurugiro Etxeak elkarlanean antolatu zuten ekimena, Lagun Onak Mendi Bazkunaren laguntzarekin, herrigunetik aparte dauden industriaguneetako "fauna eta flora indartzea" helburu.