Gemma Urteagak irabazi du VIII. Erniarraitz Sariketako hirugarren kanporaketa

Uztarria.eus 2016ko ots. 29a, 11:46
(Nerea Uranga)

Kanporaketak bukatuta, Jon Gurrutxaga, Oihana Iguaran, Gemma Urteaga, Amaia Iturriotz, Unai Mendizabal eta Aitor Salegi izango dira ostiralean, martxoak 4, jokatuko den finalean.  

Gemma Urteaga beasaindarrak irabazi du Izarraitz Sariketako hirugarren eta azken kanporaketa. Atzo, igandea, izan zen finalaren aurreko azken saioa Errezilgo Borondegin, eta kantuan aritu ziren Gemma Urteaga, Eli Pagola, Eñaut Martikorena, Xabi Igoa, Aitor Irastorza eta Jon Ander Iriondo bertsolariak.  Urteaga izan zen lehen sailkatua eta bigarren gelditu zen Xabi Igoaga. 

Hemen atzoko saioaren sailkapena eta puntuazioak: 

1- Gemma Urteaga 232 puntu
2- Xabi Igoa 227,5 puntu
3- Eli Pagola 227,5 puntu
4- Aitor Irastortza 223,5 puntu
5- Eñaut Martikorena 218,5 puntu
6- Jon Ander Iriondo 208,5 puntu

Jon Gurrutxaga azpeitiarra izan zen nagusi lehen kanporaketan eta Oihana Iguaranek irabazi zuen bigarren saioa. Horrenbestez, Gurrutxaga eta Iguaranekin batera finalean arituko da Gemma Urteaga ere. Behin hiru kanporaketak jokatuta hauek dira ostiralean, martxoak 4, Azpeitiko Gaztetxean jokatuko den finalean arituko diren bertsolariak: Jon Gurrutxaga, Oihana Iguaran, Gemma Urteaga, Amaia Iturriotz, Unai Mendizabal eta Aitor Salegi.