Azpeitiarrak, Diputazioak omendutako suhiltzaile boluntarioen artean

Uztarria.eus 2016ko ots. 24a, 18:02

Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera egin zien atzo, asteartea, Urola eta Goierriko suhiltzaile boluntarioei, "luzaroan beraien bizilagun eta herrikideei emandako denbora" eskertuz eta urteetan egindako lanaren aitortza eginez. Urolako (Azpeitia), Goierriko (Ordizia) eta Korostiko (Legazpi) parkeetako 20 bat suhiltzaile boluntariok hartu zuten parte omenaldian, tartean hainbat azpeitiarrek (argazkian). Eskualdeetako suhiltzaile boluntarioen agrupazioak desagertzea ekarriko duen Suak Saihestu eta Itzaltzeko eta Salbamendurako Foru Zerbitzu berria osatzeko pausoak ematen ari da Diputazioa, eta horrekin lotuta antolatu dute omenaldia. (Argazkia: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA)