Zuhaitz Eguna ospatuko da igandean

Uztarria.eus 2016ko ots. 24a, 12:39

Landetako industrialdean zuhaitzak landatuko dituzte herrigunetik aparte dauden industriaguneetako "fauna eta flora indartzea" du helburu. Azpeitiko Udalak eta Ingurugiro Etxeak elkarlanean antolatu dute ekimena, Lagun Onak Mendi Bazkunaren laguntzarekin.

Igandean, otsailaren 28, Zuhaitz Eguna ospatuko da. Azpeitiko Udalak eta Ingurugiro Etxeak elkarlanean antolatu dute ekimena, Lagun Onak Mendi Bazkunaren laguntzarekin. Herrigunetik aparte dauden industriaguneetako "fauna eta flora indartzea" da egitasmoaren helburua. 

Aurtengoan, Landetako industrialdean landatuko dituzte zuhaitzak. Horretarako hitzordua 10:30ean jarri dute, Sarralle ondoko biribilgunean, hain zuzen. Hainbat zuhaitz mota ezberdin landatuko dituzte: pagoa, haritza, lizarra edota artea, esaterako. Guztira 30 zuhaitz inguru sartuko dituzte, 5 eta 6 urte bitartekoak. Bi ordu inguru arituko dira zuhaitzak landatzen eta behin bukatutakoan, hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek.