'Gaueko zaintzailea' eleberria idatzi du Julen Belamunok

Uztarria.eus 2016ko ots. 18a, 13:39

Elkar argitaletxeak argitaratu du azpeitiarraren liburua. Gauez lantegi batean zaindari lanak egiten dituen gizon baten azken lan eguna kontatu du Gaueko zaintzailea eleberrian.

Julen Belamuno izenaren atzean dagoen Jose Mari Segurolak (Azpeitia, 1959) bere lehen eleberria plazaratu du: Gaueko zaintzailea. Ardatz gisa hartu du lanbide baten eta bizitza baten "gainbehera" idatzi duen istorioan, eta hori islatu nahi izan du bere nobelan. Azpeitiarrak Berria egunkariari adierazi dionez, gauez lantegi batean zaindari lanak egiten dituen gizon baten azken lan eguna kontatu du Gaueko zaintzailea liburuan. Istorioaren nondik norakoak azaldu ditu Belamunok Berria egunkarian. Hemen, albistea osorik.  

2015eko otsailean aurkeztu zuen Julen Belamunok bere lehen ipuin liburua, Ukabilak eta loreak (Elkar).