147.000 euro gehiago emango dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiak Udalari

Uztarria.eus 2016ko ots. 17a, 13:28

Pasa den urteko aurrekontuetan ezarritakoa baino %1,7 gehiago jasoko du Azpeitiko Udalak.

Udalen Finantzaziorako Foru Fondoaren 2015eko likidazioa egin ondoren, 147.000 euro gehiago emango dizkio Azpeitiko Udalari Gipuzkoako Foru Aldundiak. Izan ere, Udalak Finantzatzeko Foru Fondoak %1,7ko hazkundea izan du 2015ean.

Horrela, Gipuzkoako udaletara aurreikusitakoa baino 7,4 milioi euro gehiago bideratuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Guztira, 437 milioi. Horietatik, 750.000 euro Urola Kostako udalerriei dagozkie. Azpeitiko Udalaren kasuan, 147.031,27 euro gehiago jasoko ditu, zehazki. Guztira, beraz, Udalak Finantzatzeko Foru Fondotik 8.663.080 euro jasoko ditu Azpeitiko Udalak.