Lapatx

Jabier Altuna (Azpeitiko EAJ-ko presidentea) | Iritzia
2016ko ots. 11a, 09:45

Azkoitiko Bilduko Gaizka Larrañaga bozeramaileak joan den astean Azkoitian izan zuten bilkuran hau esan zuen: "Nik badut konstantzia Azpeitiko alkateak zabortegia irekita mantentzea nahi duela". Grabatuta dago, hitzez hitz horixe esan zuen, ez dugu ezer asmatu.

Grabatuta dago, hitzez hitz horixe esan zuen, ez dugu ezer asmatu. Guk ere badakigu hori horrela dela. Joan den eguneko prentsaurrekoan azpeitiarrentzat Kantabriakoak jaso behar duten konpentsazio ekonomiko berdina eskatzeak (96 euro/tonako) garbi adierazten du hori. Zabortegia urtebete luzatzearen truke, antzeko prezio bat kobratzea espero zuen.

Orain dauka ixteko aukera. Hainbeste kezkatzen badio azpeitiarron osasunak, zerren zain dago? Zertara dator orain balizko herri galdeketarekin bazterrak nahastera? Zergatik galdeketa horretan herriak jasoko lituzkeen etekin ekonomikoak aipatzen ditu? Gu galdeketa egitearen alde gaude baina alkateak bere erantzukizuna estaltzeko atera duela iruditzen zaigu.

Mankomunitateko gehiengoaren eta udaletxeko zinegotzi guztien adostasuna eta babesa du; berak du ardura, berak du eskumena. Ez dugu uste herrian inork ezer leporatuko dionik. Lapatx itxi dezala era ordenatuan eta hobe Foru Aldundiarekin adostuta, ez egun batetik bestera.

Azpeitian ez da erabaki antipopularra izango, ez da oso ausarta izan behar erabakia hartzeko. Bere ardura da. Bete dezala. 

Bidali:  

Erantzunak

IrekiAteak | 2016-02-11 : 10:37

Galdeketa PNVren Foru Aldundiak azpeitiko udalari Lapatx kendu, Lapatx ez ixteko anpliazioa egin eta beste 3-4-5 urterako irekita mantententzea erabakiko balu egingo zela esan zen. Hori ez bada egiten eta badirudu ez dela egingo, hilabete gutxitan itxiko da eta ez da galdeketarik egingo.

PNVk ez lapatx anpliatzea agian azpeitiak erakutsitako oposizioagatik eta EH Bilduk plazaratutako herri galdeketaren emaitzaren beldurragatik izango da.

zeatio | 2016-02-11 : 20:51

Aupa Jabier!
Herriko programan dute eta hitza emana ere bai, Lapatx itxi egin behar da eta kitto. Beste guztia herriari iruzur egitea da.
Orain, zurea eta zure alderdiaren aurpegi gogorra noraino heldu daitekeen ere ezin imaginatu. "Grabatuta dago" horren atzean ume kontakatiluen aitzaki merkea besterik ez dago. Umeari barkatu eta erakutsi egiten zaio, zuri aldiz mespretxua erakutsi besterik ezin egin, zure partiduaren estiloa baita "Basque country style".
Adibide bat. Ondoko herriko zure alderdiko buruetako batek proposatu zuen bertan ezarri zen zabor bilketa sistema mixtoa. Ez zen grabatu, baina batzar hartan egon ginenon buruan ederki txertatua geratu zitzaigun. Ez zen astebete pasa aipatua esan zuenik ukatzearekin batera zabor poltsa urdinak zintzilikatzeko azpiko lanetan hasterako. Tipo berdina izan zen Floriako auzotarrak aztoratu zituena orain ixilik dagoen mezkitaren aferean.
Lotsagarri geratzen zarete, baina noski, grabatua ez dagoenez, "aaaaaa se sienteeee"!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu