Beti bezain elegante

Uztarria.eus | Festak
2016ko ots. 7a, 14:06

Eguraldia lagun, jendetza irten da gaur, Elegante Eguna, kalera festaz gozatzera. 12:00etan sokamuturra izan da eta sokamutil beteranoak izan dira gaurkoan sokaren arduradun. Itsasikoen artzai-inudeek ere egin dute urteroko kalejira, 12:30ean hasita, danbor-joleeak eta San Sebastian eguneko danborradaren karroza lagun. Bestalde, 13:30ean preso eta iheslarien aldeko argazkia atera dute. Bitartean, El Puntillo Canalla brass band eta Incansables txarangak ibili dira kaleak girotzen.

Arratsaldean, 16:00etan Haujijijaik antolatutako puru piztea izango da, eta ordu erdi geroago, berriz, sokamuturra hasiko da. 19:00etatik aurrera kalez kale dabiltzanek giroa berotzeko musikarik ez dute faltako, Skandalue elektrotxarangarekin eta Gau-Erdi txarangarekin.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu