Euskal inauterien koloreek eta doinuek jantzi dute herria

Uztarria.eus | Festak
2016ko ots. 5a, 20:00

Karnabaletako asteburu luzea hasi da Azpeitian. Aurtengo festetako egitarauaren lehen hitzorduak, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasle, irakasle eta gurasoen euskal inauterien kalejirak, ikusle mordoa elkartu du bere ibilbidean, eta kolorez, musikaz eta dantzaz alaitu ditu Alde Zaharreko bazterrak. Festa borobiltzeko, Sanagustinen elkartuko dira denak, txotxaren bueltan afari pasada egiteko.

Karnabalen egitaraua

Gaurkoa osatuta, honakoa da datozen lau egunetarako karnabalen egitaraua:

Otsailak 6, zapatua

  • 19:00etan, Udal Musika Bandaren eta Julian Barrenetxea Abesbatzaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean.

Otsailak 7, igandea, Elegante Eguna

  • 09:00etan: Izarraitz Txistulari Taldearen diana.
  • 11:00etan: Udal Musika Bandarekin eta Incansables txarangarekin, diana.
  • 12:00etan: Sokamuturra.
  • 12:30ean: Eleganteen pasiera eta Itsasikoen artzai-inudeen kalejira, danbor-joleekin eta San Sebastian eguneko danborradaren karrozarekin. Juan Antxieta Musika Eskolako txistulariak eta Incansables txaranga ere kalez kale ibiliko dira.
  • 12:30etik 15:00etara: El Puntillo Canalla brass band eta Incansables txaranga, kalez kale.
  • 16:30ean: Sokamuturra.
  • 19:00etatik 23:00etara: Skandalue Elektrotxaranga, kalez kale.
  • 19:30etik 23:30eta: Gau-Erdi txaranga, kalez kale.

Otsailak 8, astelehena

  • 10:00etan: Izarraitz Txistulari taldearen diana.
  • 11:00etan: Sokako zezena Erdikalean eta zezen txikiak eta poniak plazan.
  • 12:30ean: Haurren mozorro desfilea, Banda Gaztearekin, txilibiteroekin, erraldoi eta buruhandiekin, eta musika eskolako trikitilariekin. Bukaeran, plazan, gaztetxoentzako dantzaldia, jolasak eta gozokiak.
  • 16:30: Sokamuturra.
  • 17:00etan: Haurrentzako tailerrak, Olazko Andre Mariaren plazan.
  • 19:30ean: Udal Musika Bandaren eta Urolatarrak txarangaren kalejirak.
  • 23:00etan: Kolpez Blai perkusio taldea, kalez kale.

Otsailak 9, asteartea

  • 06:15ean: Udal Musika Bandaren diana.
  • 07:00etan: Sokamuturra.
  • 12:00etan: Banda Gaztearen kalejira.
  • 16:00etan: Umeentzako jolasak eta parkea Olazko Andre Mariaren plazan.
  • 16:30ean: Sokamuturra.
  • 17:30ean: Monstruos de la Universal taldearen emanaldia.
  • 20:00etan: Karnabalei amaiera emateko, suzko zezena plazan.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu