Astearte Karnabala indartu nahi du Udalak

Uztarria.eus | Festak
2016ko ots. 3a, 12:48

Horretarako, egitaraua hobetzen saiatu da Udala. Sokamuturra eta kale ikuskizuna antolatu dituzte, besteak beste, "kalean giroa sortzeko asmoz". 

Geroz eta gutxiago falta da karnabaletarako eta aurtengoan Astearte Karnabal eguna indartu nahi du Udalak. Mikel Ibarzabal Festa Batzordeburuak azaldu duenez, "aurten, Festa Batzordean horrela eskatuta, astearte karnabala indartzeko apustua egin dugu". Horrela, astearte arratsalderako, otsailaren 9rako, sokamuturra, umeentzako jolaspakea eta kale ikuskizuna antolatu dituzte, "kalean giroa sortzeko asmoz".

Pasatu den zapatuan, urtarrilak 30ean, kaldereroen kalejirarekin hasi zen inauterietako festa giroa herrian. Mikel Ibarzabalek zapatuko kalejiraren balorazioa positiboa egiten du eta "azken urteotan indarra hartzen ari den festa" dela esan du. Horrez gain, adierazi du  antolakuntzan "oraindik zer hobetu" badutela, baina parte hartzea "gero eta handiagoa" dela eta hori "poztekoa" dela.

Kaldereroen kalejiran parte hartu zuten Juan Antxieta Musika Eskola eta Udal Musika Bandari eskerrak ere eman dizkio Ibarzabalek: "Eskertzekoa da hauen lana, baina bi talde horiez gain parte hartu zuten guztiei ere eskerrak eman nahi dizkiet", azaldu du.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

Joks | 2016-02-03 : 13:28

Ta udalak ez al du pentsau gauien-e sokamuturre ipintzie? Adarretan sue emanda politte gerau leike, ta jende asko erakarriko luke espektakuluek. Eo leno fuolana eotezan bezela 24 orduko sokamutur sayo bat...

andrex | 2016-02-03 : 16:55

Oi espaƱol erteerie!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu