Hemen dira karnabalak

Uztarria.eus | Festak
2016ko ots. 3a, 13:22

Herriko erakusleihoetan apaingarriak, sokamuturra ikusteko barrerak prest, elegante eguneko jantziak armairutik aterata, mozorroen azken momentuko prestaketak eta festarako gogoa: gainean dira karnabalak. 

Iazko Astelehen Karnabaleko irudi bat.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Ostiralean hasiko dira festak, Euskal inauterien jaialdiarekin. Olazko Andre Mariaren plazatik abiatuta, 18:30ean hasita, Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoak kalez kale ibiliko dira Alde Zaharrean, 19:30ean plazan bukatu arte. Aurten, gainera, ikastolaren 50. urteurrena gogoratuko dute. Behin jaialdia bukatuta, kaleko festak jarraipena izango du Sanagustin kulturgunean, txotxarekin.

Zapatuan Udal Musika Bandaren eta Julian Barrenetxea Abesbatzaren kontzertua izango da Sanagustin kulturgunean 19:00etan hasita. Igandean, otsailak 7, Elegante Eguna ospatuko da. 09:00etan Izarraitz Txistulari Taldearen diana izango da eta 11:00etan Udal Musika Bandarekin eta Incansables txarangarekin, diana. 12:00etan, aldiz, Sokamuturra eta 12:30ean Eleganteen pasiera eta Itsasikoen artzai-inudeen kalejira. 16:30ean Sokamuturra izango da berriro eta 19:00etatik 23:00etara Skandalue Elektrotxaranga ibiliko da kalez kale, giroa alaitzen. 

Astelehen Karnabalean, otsailak 8, 10:00etan Izarraitz Txistulari taldearen diana izango da eta 11:00etan Sokako zezena Erdikalean eta zezen txikiak eta poniak egongo dira plazan. 12:30ean, aldiz, haurren mozorro desfilea, Banda Gaztearekin, txilibiteroekin, erraldoi eta buruhandiekin eta musika eskolako trikitilariekin. Bukaeran, plazan, gaztetxoentzako dantzaldia, jolasak eta gozokiak. 16:30 sokamuturra eta 17:00etan haurrentzako tailerrak, Olazko Andre Mariaren plazan. 19:30ean: Udal Musika Bandaren eta Urolatarrak txarangaren kalejirak izango dira eta 23:00etan Kolpez Blai perkusio taldea izango da musika jartzen, kalez kale. Gauerdian, aldiz, Itsadiko Ttuntturroak, eta Los Pasai eta Dunbots txarangen kalejirak izango dira. 01:30ean mozorro lehiaketaren sari banaketa egingo dute, udaletxean.

Astearte Karnabalean, otsailak 9, 06:15ean Udal Musika Bandaren dianak esnatuko du eguna eta 07:00etan sokamuturra izango da. 12:00etan banda gazteak kalejira egingo dute eta 16:00etan umeentzako jolasak eta parkea izango dira Olazko Andre Mariaren plazan. 16:30ean sokamuturra egongo da eta 20:00etan, karnabalei amaiera emateko, suzko zezena izango da plazan.

Hemen karnabaletako egitaraua osoa: 

Otsailak 5, ostirala: 

  • 18:30ean Euskal inauterien jaialdia

Otsailak 6, zapatua:

  • Udal Musika Bandaren eta Julian Barrenetxea abesbatzaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean. 

Otsailak 7, Elegante Eguna: 

  • 09:00etan: Izarraitz Txistulari Taldearen diana.
  • 11:00etan: Udal Musika Bandarekin eta Incansables txarangarekin, diana.
  • 12:00etan: Sokamuturra.
  • 12:30ean: Eleganteen pasiera eta Itsasikoen artzai-inudeen kalejira, danbor-joleekin eta San Sebastian eguneko danborradaren karrozarekin. Juan Antxieta Musika Eskolako txistulariak eta Incansables txaranga ere kalez kale ibiliko dira.
  • 12:30etik 15:00etara: El Puntillo Canalla brass band eta Incansables txaranga, kalez kale.
  • 16:30ean: Sokamuturra.
  • 19:00etatik 23:00etara: Skandalue Elektrotxaranga, kalez kale.
  • 19:30etik 23:30eta: Gau-Erdi txaranga, kalez kale.

Otsailak 8, Astelehen Karnabala: 

  • 10:00etan: Izarraitz Txistulari taldearen diana.
  • 11:00etan: Sokako zezena Erdikalean eta zezen txikiak eta poniak plazan.
  • 12:30ean: Haurren mozorro desfilea, Banda Gaztearekin, txilibiteroekin, erraldoi eta buruhandiekin, eta musika eskolako trikitilariekin. Bukaeran, plazan, gaztetxoentzako dantzaldia, jolasak eta gozokiak.
  • 16:30: Sokamuturra.
  • 17:00etan: Haurrentzako tailerrak, Olazko Andre Mariaren plazan.
  • 19:30ean: Udal Musika Bandaren eta Urolatarrak txarangaren kalejirak.
  • 23:00etan: Kolpez Blai perkusio taldea, kalez kale.
  • Gauerdian: Itsadiko Ttuntturroak, eta Los Pasai eta Dunbots txarangen kalejirak.
  • 01:30ean: Mozorro lehiaketaren sari banaketa, udaletxean.
  • 02:00etan: Los Pasai txaranga, kalez kale.

Otsailak 9, Astearte Karnabala:

  • 06:15ean: Udal Musika Bandaren diana.
  • 07:00etan: Sokamuturra.
  • 12:00etan: Banda Gaztearen kalejira.
  • 16:00etan: Umeentzako jolasak eta parkea Olazko Andre Mariaren plazan.
  • 16:30ean: Sokamuturra.
  • 17:30ean: Monstruos de la Universal taldearen emanaldia.
  • 20:00etan: Karnabalei amaiera emateko, suzko zezena plazan.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu