Karnabalak 2016

Elegante Egunaren bezperan izango da aurten bandaren karnabaletako kontzertua

Uztarria.eus 2016ko urt. 30a, 19:30

Aldaketa nabarmen bat bada Azpeitiko aurtengo karnabaletako egitarauan: musika bandak ez du inauterietako urteroko kontzertua Elegante Egunaren aurreko igandean emango, jai karnabal bezperan baizik, bere erabakiz. Otsailaren 6an, zapatua, izango da, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Julian Barrenetxea abesbatzarekin batera ariko da, eta Argazki Elkartearen proiekzioa ikusi ahal izango da. Bideoa, 2012ko kontzertukoa da; pieza, Lolita.

Karnabaletako egitaraua: http://azpeitia.eus/images/stories/azpeitia/saila_Kultura/Inauteriak2016.pdf