Sutea izan da Landeta industrialdeko Ogi Eder okindegian

Uztarria.eus 2016ko urt. 30a, 15:16
(urola Kostako Hitza)

Gaur, zapatua, eguerdian izan da sutea. Ez du kalte pertsonalik eragin. Bai, ordea, kalte materialak. 

Gaur, zapatua, eguerdian sutea izan da Landeta industrialdeko Ogi Eder okindegian. Labe batek sua hartu du eta kalte materialak eragin ditu. Ez da kalte pertsonalik izan, ordea. Izan ere, lanean ari ziren langile guztiak garaiz irten dira lantegitik. Suhiltzaileen hiru kamioi, ertzainak eta Azpeitiko udaltzainak bertaratu dira sua izan den lekura.