Azken ostiraleko elkarretaratzea, Sarek deitutako aurrena

Uztarria.eus 2016ko urt. 29a, 20:36

Hileko azken ostiralero bezala, elkarretaratze jendetsua egin dute herriko plazan euskal preso, iheslari eta deportatuen egoera gogoan (argazkian). 2016ko lehendabiziko elkarretaratze hori izan da Azpeitiko Sare Herritarrak deituta egindako aurrenekoa. Aste honetan bertan iragarri du Sarek azken ostiraletako elkarretaratzeak antolatzeko ardura hartuko duela, Euskal Herri osoan bezala Azpeitian ere abian jarri duten Hartu trena! dinamikaren barruan.