Haritz Etxeberriak (Azpeitia, 1980) Hausnartu Euskal Soziolinguistika sarietako hirugarrena jaso du gaur, ostirala. Donostiako San Telmo museoan izan da sari-banaketa ekitaldia eta han izan da Etxeberria egindako lana aurkezten: EAEko gehiengo euskalduna duten udalerriak epaitegi erdaldunetan.
Uztarria.eus-ek Etxeberriarekin hitz egin zuen joan den abenduan, irabazitako sariaren harira.