Azkoitiko Udalak helegitea jarriko dio Urola Erdiko Mankomunitateari

Urola Kostako Hitza 2016ko urt. 29a, 11:23
Urola Erdiko mankomunitateak Azpeitian duen bulegoa

Mankomunitateko mahaiak Azpeitiko Udalak 3.850.000 euroko diru laguntza jasotzea adostu zuen ingurumen programetarako; orduan, Azkoitiko EAJko bi ordezkarik kontra bozkatu zuten.  

Azkoitiko Udalak errekurtsoa jarriko du Urola Erdiko Mankomunitatearen, Urola Erdiko Lapatx zabortegiaren eta Azpeitiko Udalaren artean onartutako hitzarmen baten aurka. Akordio horrek aurreikusten du Azpeitiko Udalak 3.850.000 euroko diru laguntza jasotzea ingurumen programetara bideratzeko.

Asteazken arratsaldeko ohiko batzarrean onartu zuen udalbatzak hitzarmenaren aurkako helegitea jartzea. EAJ, Irabazi Azkoitia Bai eta PSE-EEren aldeko botoei esker erabaki dute; EH Bildu abstenitu egin zen.

Albiste osoa, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.