Euri-urak hobeto jasotzeko obretan ari dira Plaza Txikian

Uztarria.eus 2016ko urt. 26a, 13:01

Joan den astean hasi ziren euri-urak hobeto jasotzeko obrak Plaza Txikian. Orain arte euri-urak bideratzeko kanal bat zegoen lur azpian eta orain beste hodi bat sartu dute ura hobeto zuzentzeko. Lurzoruan, berriz, lehen baino lau sareta gehiago jarri dituzte ura jasotzeko. Horrez gain, malda txiki bat ere egin dute urari bidea errazteko. 

Bestalde, galtzada-harriaren formak eta ura bideratzeko jarritako sareten arteko junturak ere gero eta handiagoak ziren. Beraz, ondorioak izan aurretik horiek ere konpondu egingo dituztela azaldu du Udalak.