Artzain-inudeen kalejiran danborra jo nahi dutenei deia luzatu die Udalak

Uztarria.eus 2016ko urt. 26a, 12:08
Danborjoleak iazko artzain-inudeen kalejiran

Izen eman nahi dutenek Udal Kultur bulegoan eman beharko dute edo 943157068 telefono zenbakira deitu. Lehen entsegua ostiralean, urtarrilak 29, izango da. 

Azken urteetan bezala, aurten ere Elegante eguneko artzain-inudeen kalejiran danborra jo nahi dutenei deia luzatu die Udalak. Izan ere, artzain-inudeekin batera danborjoleak "kalejiran irteteko ohitura egonkortzeko ahalegina egiten" ari da Udala. Horretarako, aurten ere, danborra jo nahi duten herritarrei parte hartzeko deia egiten die. 

Parte hartu nahi dutenek Udal Kultur bulegoan eman beharko dute izena edo 943157068 telefono zenbakira deitu. Bi entsegu egingo dituzte guztira. Lehen entsegua ostiralean, urtarrilaren 29an, izango da, 20:00etan hasita, Itsasi dantza taldearen egoitzan, Urola kaleko 6. zenbakian. Bigarren entsegua, aldiz, otsailaren 4an izango da, ordu eta leku berean.