Uztarriak bazkideen batzarra egingo du asteazkenean

Uztarria.eus 2016ko urt. 25a, 11:48

Sindikatu Zaharrean izango da, 19:00etan hasita. 2015ko balantzea, 2016rako aurrekontua, zuzendaritza batzordearen eta estatutuen aldaketa eta etorkizunerako erronkak izango dira hizpide batzarrean.

Uztarria Komunikazio Taldeak asteazkenean, urtarrilak 27, egingo du urteroko bazkideen batzar nagusia. Sindikatu Zaharrean izango da, 19:00etan hasita.

Hona hemen bileran landuko den gai-zerrenda:

1.- 2015ko ekintzen balantzea

         - Uztarria Komunikazio Taldearen 2015ko laburpena

                            - Uztarria herri aldizkaria

                            - www.uztarria.eus

                            - Uztarriaren produktuak (liburuxka biografikoak)

         - Eregi: Euskara eta Komunikazio Zerbitzu enpresa

2.- 2015ko balantze ekonomikoa eta 2016eko aurrekontua

3.- Zuzendaritza Batzordearen eta estatutuen aldaketa

4.- Etorkizuneko erronkak

         - Hobekuntza eta berrikuntza proposamenak

4.- Galdera-erantzunak

Uztarriaren bazkide guztiak zaudete gonbidatuta.