Karroza oparitu dio aitonari

Urola Kostako Hitza | Festak
2016ko urt. 19a, 11:52

Inazio Agirre Ederti zenaren omenez karroza egin du Naiara Larrañagak, haren bilobak. Azpeitiarrak badaki "barrenak mugiaraziko" dizkiola San Sebastian egunak, oso berezia izan baita aitonaren omenezko lana egitea.

Naiara LarraƱaga. (Eneritz Albizu Lizaso)  Argazki originala

San Sebastian eguneko karroza egin du aurten Naiara Larrañagak. Bigarren aldiz diseinatu eta prestatu du umeen danborradako karroza; izan ere, Oihane Larrañagarekin egin zuen Imanol Eliasen inguruko lana, 2014an. Aurtengoa "oso berezia" izan da, ordea, Larrañagak bere aitonaren inguruko lana egin duelako, Inazio Agirre Ederti zenarena. Hain zuzen, sansebastianetako karrozak egiteagatik da ezaguna Ederti. 37 egin ditu. 2014ko azaroan hil zen. "Berezia da, batetik, bakarkako lana izan delako lehen aldiz; baina, berezi, gure aitonari eginiko omenaldi bat izango delako", adierazi du karrozaren egileak.

Ez da erraza izan karroza egitea azpeitiarrarentzat: "Herritarrek era batera ezagutzen zuten gure aitona; nik, berriz, beste modu batera. Zailtasunak izan ditut bera nor zen islatzeko, jendeak ulertzeko moduan. Bestalde, ikusten dut nik besteek baino ideia eta erregistro gehiago ditudala, gure aitona zelako".

Erreportajea osorik Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu