Sansebastianak 2016

Eguraldi txarra egiten badu Izarraitz pilotalekuan izango da helduen danborradako azken entsegua

Uztarria.eus 2016ko urt. 18a, 14:09

Berez plazan zuten egitekoa hirugarren eta azken saioa, megafonia berria probatzea aldera, baina euriak baldintzatuko du azken erabakia. Umeen azken entsegua, hura bai, 16:00etan izango da Izarraitzen. 

Gaur, astelehena, danborradako azken entsegua egingo dute helduek nahiz umeek. Aurten, estreinakoz, helduen danborradako azken entsegua plazan egitekoak dira. Eguraldi txarra egiten badu, ordea, Izarraitz pilotalekuan egingo dute azken saioa, Udalak gaur bertan ohartari duenez. Umeena, aldiz, orain arteko beste biak bezala, 16:00etan izango da Izarraitz pilotalekuan. 

Bihar, San Sebastian bezpera, 22:15ean hasiko da helduen danborrada. Umeen danborrada, berriz, etzi, San Sebastian egunez, izango da, 12:30ean hasita.