Espainiako bandera jarri dute udaletxean

Uztarria.eus | Politika
2016ko urt. 7a, 18:04

Azpeitiko Udalak Espainiako bandera jarri du udaletxeko etxaurrean. Eraikinaren teilatuko kanpaien ondoko balkoian jarri dute bandera (argazkian). Orain urtebete jaso zuen Udalak EAEko Auzitegi Nagusiaren behin betiko ebazpena, Espainiako bandera udaletxeko etxaurrean jartzeko aginduarekin. Aurrez, 2011n Espainiako Estatuko Abokatuaren salaketa jaso zuen Udalak, eta 2012an Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariaren jakinarazpena, bandera jartzeko aginduz.

Jakinarazpen hari jarritako helegitearen ondoren etorri zen 2015aren hasierako behin betiko epaia. Haren arabera, bi hilabeteko epea zuen Udalak Espainiako bandera etxaurrean jartzeko. Udalak ez du zehaztu nahi izan noiztik dagoen bandera oraingo kokapenean.

(Argazkia: ENERITZ ALBIZU)

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Enekoitz Esnaola | 2016-01-07 : 23:03

Gaur txarra ez 'Imanol Elias' biografiako hau irakurtzea (berriro): 'Ikurrina jartzen aurrenetakoak'. http://uztarria.eus/azpeitia/ziberteka/liburuak...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu