Pajeek gutun guztiak jasota, Erregeen zain

Uztarria.eus 2016ko urt. 4a, 19:20

Errege Magoen pajeak Azpeitian izan dira gaur, astelehena, euren nagusien etorreraren bezperan, Baigera jubilatuen elkarteak jarritako hitzordua betez. Urtero legez, musikariek lagunduta iritsi dira Sanagustinpera, han eta plazan zain zituzten haurren gutunak jaso eta inguratu zaizkien guztiei gozokiak banatzeko pronto.

Bihar, Errege bezpera, iritsiko dira herrira Meltxor, Gaspar eta Baltasar, iluntzean kalez kale egingo duten kabalkadan parte hartzeko.