%21 igo dira Uztarria.eus-eko bisitak 2015ean

Uztarria.eus 2016ko urt. 4a, 14:02
Azken urteetako bisita kopurua, StatCounterren arabera

Inoiz baino bisita gehiago izan ditu Uztarria.eus-ek 2015. urtean: 1,2 milioi, 3.300 bisita baino gehiago eguneko. Gero eta bisita gehiago dator mugikorretatik eta sare sozialetatik.

Inoizko daturik onenak izan ditu Uztarria.eus-ek 2015ean; izan ere, 1.210.320 bisita izan ditu, 2014. urtean baino %21 gehiago. Erakutsitako orri kopurua ere hazi egin da eta ia 3 milioi orri erakustera igaro da: 2.898.734, hain zuzen ere. Horrek esan nahi du egunero-egunero, bataz beste, 3.300 bisita izaten direla eta ia 8.000 orri erakusten direla.

Datu hoiek, StatCounter zerbitzuak ematen ditu. Zerbitzu horrek zenbatzen ditu 2005. urtetik (webgunea 2002. urtetik dago martxan) webgunearen bisitak modu publikoan; sarean ikusi ditzakezue datu guztiak.

Google Analytics-en datuak

Goian aipatutako zerbitzu publikoaz gain, Google Analytics tresna ere erabiltzen du Uztarria.eus-ek bestelako datuak ateratzeko. Hango bisita kopuruak beti dira apur bat txikiagoak (1.046.000) eta orri kopuruak, haundixeagoak (2.912.000 inguru), sesioak kontabilizatzeko logika desberdina erabiltzen baitute zerbitzuok, baina proportzioa eta joera mantentzen da urtetik-urtera. Handik bestelako datuak ere atera daitezke.

Mugikorrak gora

Mugikorretatik gero eta jende gehiago sartzen da Uztarria.eus-era. 2014. urtean joera nabarmena zen eta aurten areagotu egin da. 2015. urteko abenduan, adibidez, mugikorretik izan dira bisiten %46a; ordenagailuetatik %44a eta tabletetatik gainerako %10. Beheko grafikoan bi urteotako joera:

Uztarria.eus-ek mugikorren bertsioa txukundu zuen 2014ko apirilean.

Bisiten iraupena

Bisita bakoitzeko, bataz-beste erabiltzaileak ia 3 minutu ematen ditu Uztarria.eus-n. Tarte horretan, 2.5 orri bisitatzen ditu erabiltzaileak. Behean azken bi urteotako parametro hoien eboluzioa:

 

Sare sozialak

Sare sozialek gero eta pisu haundiagoa dute Uztarria.eus-eko bisitarientzat ere. Haietatik datoz bisiten %30 inguru. Sare sozialen kasuan, Facebookek du pisurik handiena. Sare sozialetatik datoz bisiten ia %20a. Honatx bilakaera:

 

Eskerrik asko denoi, Uztarria.eus bisitatzeagatik! Datu hauek pizgarriak dira guretzat, lanean jarrai dezagun.