Yerai Varelak eta Usoa Ostolazak irabazi dute San Silbestre lasterketa

Uztarria.eus 2015ko abe. 31a, 15:36

Ehunka lagunek patinetan edo lasterketa eman diote bukaera urteari. Izan ere, urteroko legez, gaur, abenduak 31, jokatu da San Silbestre lasterketa Azpeitian. Aurrena gaztetxoenen lasterketa izan da. Ondoren, 10:45ean, 400 metroko proba irekia egin dute. Haien lasterketa bukatutakoan hasi da patinatzaileen proba, eta azkenik, 12:00etan izan da sei kilometro inguruko San Silbestre lasterketa nagusia.

723 lasterkarik bukatu dute lasterketa nagusia, eta azken urteetako moduan, Yerai Varela oñatiarra izan da proba bukatzen aurrena; izan ere, 19 minutu eta 50 segundo behar izan ditu helmugaratzeko. Haren atzetik iritsi da helmugara Xabier Lasa azpeitiarra (20:34), eta hirugarren Asier Fernandez azkoitiarra izan da (20:38). Emakumeetan aurrena, berriz, Usoa Ostolaza zarauztarra izan da, lasterketa 25 minutu eta 04 segundoan bukatuta. Bigarren Nerea Azpiazu azpeitiarra sailkatu da (25:50) eta hirugarren Amaia Insausti Olaberriako herritarra izan da.

Hemen ikus daiteke sailkapen osoa.