'Star Wars: el despertar de la fuerza' filma ikusi ahal izango da asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2015ko abe. 30a, 11:21

Star Wars: el despertar de la fuerza filma emango dute zapatuan, igandean, astelehenean eta asteazkenean, Soreasu antzokian. Urtarrilaren 2an, zapatua, 18:00etan eta 22:00etan izango da ikusgai. Igandean, berriz, 16:30ean eta 19:30ean. Astelehenean ikusleen eguna izango da eta 21:30ean eskainiko dute filma. Urtarrilaren 6an, asteazkenean, berriz, 19:30ean emango dute.

Star Wars: el despertar de la fuerza ikusteko sarrera 4,5 euro ordaindu beharko da. Ikusleen egunean, astelehenean, berriz, 3,5 euro. Baigerako bazkideek 2 euroren trukean eskuratuko dute sarrera.