Kriseiluen egitasmoa atzeratu egin du Gure Esku Dagok

Uztarria.eus 2015ko abe. 29a, 13:37

Ekitaldiak suteak eragiteko arriskua duelako atzeratu dute egitasmoa. Data berria ez dute zehaztu, baina otsail amaieran edo martxoaren hasieran egitea aurreikusten dutela azaldu dute.

Azpeitiko Gure Esku Dagok kriseiluak zeruratzeko egitasmoa iragarri zuen urtarrilaren 2rako, zapaturako, baina ekitaldia atzeratzea erabaki dute. "Azken asteetan gertaturiko mendiko suteen harira, eta nola ez, azkenaldiko eguraldi lehorra dela eta, hainbat lekutatik ekimenak suteak eragiteko arriskua duela adierazi digutenez, ekimena udaberrira atzeratzea erabaki dugu", azaldu dute Azpeitiko GEDeko kideek. 

Data oraindik zehaztu gabe dute, baina "otsail amaieran edo martxoaren hasieran" egitea aurreikusten dute.