Ion Etxeberriak eta Matxin III.ak 45. Binakako Erremonte Txapelketako finala jokatuko dute, zapatuan

Uztarria.eus 2015ko abe. 24a, 11:46
Ion eta Matxin III. material hautaketan (Oriamendi 2010)

Txapelketaren azken partida izango da eta Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatuko dute.

Ion Etxeberria eta Matxin III.a azpeitiarrek Endika eta Ezkurraren aurka jokatuko dute 45. Binakako Erremonte Txapelketako finala zapatu honetan, hilak 26, Hernaniko Galarreta pilotalekuan.

Hirugarren txapela lortu zuen iaz Ion Etxeberriak. Azpeitiko atzelariak duela bi urte eskuratutako titulua berretsi zuen binakakoan. 2013an, Utergarekin jantzi zuen bere bigarren txapelaEstraineko garaikurra, berriz, 2011n irabazi zuen, Zeberiorekin.