Mankomunitatearen bulegoa itxita egongo da abenduaren 3an

Uztarria.eus 2015ko aza. 30a, 17:03

Euskararen Eguna dela-eta itxiko dute. Azpeitikoa ez ezik, Azkoitiko hondakinen bulegoak ere ez ditu ateak irekiko egun horretan, eta hango garbigunea ere itxita egongo da ostegunean.

Abenduaren 3an, osteguna, Urola Erdiko Mankomunitatearen Azkoitiko eta Azpeitiko hondakinen bulegoak eta Azkoitiko garbigunea itxita egongo dira, Euskararen Eguna dela eta.

Bestalde, Azkoitiko eta Zestoako hondakinen bulegoak bihar, abenduak 1, itxita egongo dira, hondakinen karakterizazio lanengatik. Azkoitiko bulegoa, dena den, arratsaldez irekiko dutela jakinarazi du Mankomunitateak, 17:00etatik 19:00etara.