Valverde Drogeriak jaso du Gipuzkoako Bazkundearen '10 Bitxiak' sarietako bat

Uztarria.eus 2015ko aza. 30a, 18:23

Gipuzkoako Bazkundeak enpresa komertzialei urtero ematen dizkien sarien artean, leku "gomendagarrienei" ematen dizkien 10 Bitxiak izenekoak daude. Joan den ostiralean banatu zituzten sariok Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan eta Azpeitiko Valverde Drogeriko Urko Valverde arduradunak eta Mikel Itulain dekoratzaileak jaso zuten hamar sarietako bat.

Denda duela hirurogei urte ireki zuten eta oso ezaguna da herrian. Aurten berritu dute lokala eta, lehen zuen ezaugarri garrantzitsuenetako bat mantendu egin dute: bost metroko luzera duen erakusmahaia. 

2010eko urriko Uztarria herri aldizkarian Azpeitiko 'betiko' saltokiei eskainitako erreportajea argitaratu zen, eta zenbaki hartako azaleko argazkia Valverdenekoari eskaini zitzaion.